Emakume saregileen omenez Lian artista katalanak Ondarroan egindako mural hau munduko hiru onenen artean paratu du kaleko artearen arloko Street Art Cities plataformak. Murala Antiguako Ama etorbideko etxebizitza batean margotu zuen Ondarroan bizi den artistak eta, horren bidez, emakume saregileen lana goratzeaz batera, amore ematen ez dutenak ere omendu nahi zituen, koloretako sareak identitate kolektibo eta indibiduala irudikatuko lukeelako, plataformaren esanetan. Zuri-beltzeko bi esku horiek agerikoa ez den hori ere josi nahi lukete. STREET ART CITIES. (GARA egunkarriak jasotako hitzak).